Azken bi hilabeteotan egin dute Debagoienean herri sahararraren aldeko elikagai eta higiene produktu bilketa, eta egubakoitz arratsaldean, Arrasateko Udalak utzitako biltegian bildutako guztia kamioi batean kargatu zuten, eta Tolosara bidali zuten. Zapatuan Alacanterantz abiatu zen handik Euskal Karabana; Oranera pasa eta bertatik Algeriako Tindouf herrian dauden errefuxiatu sahararren kanpamenduetaraino joatekoa da.
Eskerrak
Sahara herriaren alde lan egiten duten elkarteek eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei, ikastetxeei, boluntarioei, kanpainan modu batean edo bestean parte hartu duten udalei eta bereziki udal horietako brigadako langileei.