Gizonezkoen luzeera saltoan, Arrasateko Kanpanzar taldeko Jian Chenek 6,30 metroko jauzia egin zuen bosgarren sailkatuz. Irabazleak, Donosti Krafft taldeko Pablo Cid-ek, 6,76 metroko jauzia egin zuen. Emakumezkoetan, berriz, laugarren eta bosgarren postuetan sailkatu ziren Arrasateko ordezkariak. Maddi Garrok 4,54 metroko jauzia egin zuen eta Izar Gorroñogoitiak 4,50 metrokoa.
Eneko Arbizu donostiarra izan zen pertika saltoan irabazle. Arbizuk 4,20 metroko altuera lortu zuen eta Arrasateko ordezkariak, berriz, Istar Dapenak, 3,50 metroa. Emakumezkoetan, berriz, 2,60 metroko jauziarekin Alba Etxeandiak bigarren postua lortu zuen. Alebin mailako Maitane Iriak 2,20 metroko saltoa egin zuen.
Ruiz de Azua, Espainiako hirugarren
Atzo Granollersen, Kataluinian, jokatutako jubenil mailako Espainiako txapelketan Malen Ruiz de Azuak hirugarren postua lortu zuen. Arrasatearrak pertikarekin 3,60 metroko jauzia egin zuen.