Agurra puntuagarria
Gaztetxeko saioan gai jartzaile lanetan nor ibiliko den erabaki barik dute oraindik. Hala ere, saioa nola antolatu erabaki dute.
Lehenengo, beti bezala, agurra egingo dute baina bertsolariek kontuan izan beharko dute agurra ere puntuagarria izango dela. Ondoren hiruna bertso botako dituzte zortziko handian eta txikian. Azkenik puntuei erantzun beharko diete bertsolariek eta koplatan trikitiarekin ere egin beharko dute. Saio borobila izateko osagai guztiak ditu domekakoak.
Sariketaren gainean galdetuta, antolatzaileak "oso gustura" geratu dira. Bertsolari gazteak elkarren artean ezagutu eta plaza berria izatea zen sariketaren asmoa.