Aretxabaletako Iesbaa eta Arrasateko Nubi Elkarteak elkarlanean jardun dute produktuak biltzerakoan. Bi elkarteen artean eskualdeko lau herrietan elikagaiak eta higiene produktuak bildu dira.
Aurten arroza, pasta, kontserbak oliotan, lekaleak, olioa, azukrea, helduentzako ipurzapiak eta konpresak batu dituzte.
Bestetik, Oñatiko Udalak, Karabana Solidarioaren antolatzaile nagusiari, Euskadiko Frente Polisarioari, dirulaguntza bideratu dio, karabanaren garraio arlorako.
Bi elkarteek eskerrak eman nahi izan die lau herrietako herritarrei, ikastetxeei, bolondresei, Udalei eta bereziki Udaleko brigadako langileei.