Urteko bigarren bolada horretarako, Lanbidek 639 ikastaroraino zabaldu du bere eskaintza. Hasiera batean 442 aurreikusi ziren. Horrela, guztira 9.963 plaza izango dira, hau da, hasierako programan baino 3.313 postu gehiago, euskal enplegu-eskatzaileen prestakuntza hobetzeko helburuarekin.
"Aparteko ahalegina egin dugu ahalik eta pertsona gehienen kualifikazioa hobetzeko eta, horrela, lan-merkatuan sartzeko dituzten aukerak handitzeko"; hori adierazi du Javier Ruiz Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak.
Bigarren ikastaro sorta
Lanbidek enplegu-politika aktiboen arloko eskumenak bere gain hartu zituenetik garatu dituen ekimenen artean, ezaugarri horietako bigarren ekimena da hori, eta horren barruan 348 ikastaro garatuko dira Bizkaian, 205 Gipuzkoan, eta 86 Araban.
Lurraldeen arabera, Bizkaiak 5.534 plaza eskainiko ditu, Gipuzkoan 3.070 plaza izango dira, eta
Araban 1.359.