Ezohiko ilargi eklipse osoa, gaur, 21:50ean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko eka. 15a, 16:14

'Azken urteetako ilargi eklipserik ikusgarriena' iragarri du Ilatargi elkarteko Manu Arregi astronomoak.

"Ilargi eklipse batek ez du inongo interes zientifikorik" dio Arregik. Baina gaineratzen du desberdina dela gaurkoa. Eguraldiak laguntzen badu Arregik dio bereziki ederra izango dela gaurkoa, "ilunabarrean izango delako eta ilargia handia eta eklipsatuta aterako delako".

Euskal Herrian, 21:50ean

Unerik politena ilargia ateratzen den unea izango dela azaltzen du Arregik bere blogean. "Ikusteko aukera baduzue inoiz ahaztuko ez duzuen unea izango da". Hainbat argibide ematen ditu Arregik: "23:02ean amaituko da totalitatea, baina ez da showaren amaiera izango. Bost minutu beranduago ISSak zeharkatuko ditu gure zeruak, hego-mendebal horizontetik aterata (...) 23:10ean izango da punturik gorenean eta 23:13ean galduko da ipar-eki horizontetik".

Patxaraz eserita eta prismatikoekin

Arregik gomendatzen du behaketa lasaitasunez egiteko eta aukeran prismatiko batzuekin. Argazki kamara egokia izanez gero argazki politak egiteko aukera egongo dela ziurtatzen du.

Hurrengoa 2015. urtean

Mota honetako eklipseak ilargia eguzkiaren eta lurraren maila berean kokatzen denean sortzen dira. Eguzki eklipseetan ez bezala ilargia ez da osorik ikusteko moduan egoten, ilargi eklipseetan ilargia ilundu egiten da eta gorri-laranja kolorea hartzen du eguzki izpiei esker. Eguzki izpiak lurreko atmosferan errefraktatu ostean desbideratu egiten dira eta ilargira iristen dira. Ilargiak hartuko duen kolorea atmosferak une horretan duen egoera eta osaketaren araberakoa izango da.

Argazkiaren iturria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak