Konponketa eta mantenimendu lanak egiteko bihar, eguaztena, goizean itxi egingo dute AP-1eko Arbizelaiko ubidearen (Arrasate) eta Apotzagako tunelaren (Aretxabaleta) arteko tramua, Gasteizko noranzkoan. Errepidea 06:00etan itxiko dute eta horrela mantenduko dute egubakoitz iluntzera arte (19:00). Gipuzkoako Diputaziotik adierazi dute AP-1eko tramu horretan bi noranbideetan zirkulazioa mantentzeko by-pass-a egokituko dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.