Orain arte, 50 urtetik gorako emakumeei bakarrik egin dizkiete probak baina, esperientzia pilotu honekin, 40tik 49 urtera artekoei ere egingo diete mamografia, amak, ahizpak edo alabak bularreko minbizia izan duen kasuetan.
Maiatzean, arrisku talde horretako Arabako 200 emakumeri bidali zien gutuna Osakidetzak, eta gauza bera egin du orain Bizkaian eta Gipuzkoan; Gipuzkoan, 235 gutun bidali ditu hilabete honetan.
Aurreikuspenak betetzen badira, osasun arduradunek uztailerako izango dituzte proba pilotu honen emaitzak eta udan aztertuko dituzte, beharrezko jotzen diren egokitzapenak egin eta programa zabaltzeko irailean edo urrian.