Maiatzera arteko zerga-bilketaren datuak "bilakaera positiboa" du, baina aurreko urtekoarekin izandako hobekuntza (%3,0) "arinduta" geratu da iaz izan ziren ezohiko sarrerengatik (97,8 milioi Gipuzkoan, Rover enpresarekin lotuak). Ezohiko sarrerak kenduta, zerga-bilketaren bariazioa %10 ingurukoa izango litzateke termino homogeneotan, Ogasunaren arabera.
Aurrekontuan ezarri zenaren arabera, zergatan gehiago batzea espero zuen Ogasunak, eta ezarritako helburutik 4 puntu atzean dago bildutakoa. Hala ere, "pixkanaka hobera" joango dela esan du Ogasunak.
Orain arte, 1.773.773 euro batu ditu Ogasunak; 571.418 itzuli ondoren, 1.202.355 euro garbi geratzen zaizkio.