Eskualdeko baserrietara bisitak egin eta bertako egunerokotasuna berta-bertatik ezagutu ahalko dute ikasleek Debarroa, menditik itsasora ekimenarekin. "Ikasleek artisautza edo elikagaiak egiteko tailerretan ere parte hartzeko aukera edukiko dute", gaineratu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Ekintzan parte hartzeko interesatuek ondoko telefonora deitu beharko dute (94-630 07 30, Landalur).
Programaren finantzaketa eta antolakuntza Debemen eta Deba Garaia Landa Garapen Elkartearen kargua izango da baina garraioa ez. "Autobusez egingo da ekintza eta hori ikastetxearen kargua izango da".