Manex Agirre eta Maria Izaga sailkatu dira Debagoieneko Binakako Bertsolari finalerako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 12a

Egubakoitzean jokatu zen Debagoieneko Binakako Bertsolari Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa Uribarrin. Afari goxo baten ondoren jokatutako saioan Manex Agirre eta Maria Izagak lortu zuten finalerako txartela.

Lau bikotek osaturiko saioa izan zen: Iker Agirre eta Beñat Zalakain, Andere Arriolabengoa eta Sabin Aranburu, Iñaki Viñaspre eta Beñat Burgi eta azkenik garaile izan ziren Manex Agirre eta Maria Izaga. Oro har, saio txukuna eta umoretsua joan zen, bertsolariek ondo erantzun baitzizkioten Paula Amilburuk jarritako gaiei. Era berean, aipatzekoa da Iñaki Viñaspre izan ezik gainontzeko bertsolariak Aramaioarrak zirela eta bikote denetan zegoela bertso eskolako gazteren bat.
Horrela, aramaioarrek lortu dute hilaren 19an Arrasateko Gaztetxean jokatuko den finalerako txartela. Bertan, Arrasateko Jokin Labayen eta Ane Zuazubiskar, Oñatiko Urko Egañak eta Josu Igartuak, eta Gorka Larreak eta Joseba Lasagabasterrek abestuko dute, Agirre eta Izagarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak