Hiru mendizaleek 32 egunetan egin dute Groenlandiako 2.200 kilometroetako zeharkaldia. Atzo, zapatua, bukatu zuten izotz eremua eta lurra zapaldu zuten. "775 metroko altueran gaude, eta orain bi egun beharko ditugu Thulera iristeko –40 kilometro–", zioten. Eskiekin eta kometekin egin dute zeharkaldia eta tenperatura oso hotzak jasan dituzte (-30 gradu).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.