Gasteizkoak bederatzi hilabete egin ditu Debagoieneko Ospitalearen zuzendaritza karguan, 2010eko irailean Jose Luis Angulori –ordura arteko gerentea– erreleboa hartuta. Armentiari lekukoa nork hartuko dion erabakitzeke dago oraindik.
Gasteiztarrak Arabako unibertsitate-ospitalea zuzenduko du aurrerantzean; Osakidetzako Administrazio Kontseiluak eguenean onartu zuen bere izendapena eta atzo, egubakoitza, gauzatu. Santiago eta Txagorritxuko ospitaleek osatzen dute Arabako unibertsitate-ospitalea eta hilabete honetan bertan hasi asmo dituzte kanpo kontsultetarako eraikineko lanak. Armentiaren esku egongo da zuzendaritza-taldea osatzea.
Gasteizkoak bederatzi hilabete egin ditu Debagoieneko Ospitalearen zuzendaritza karguan, 2010eko irailean Jose Luis Angulori –ordura arteko gerentea– erreleboa hartuta. Armentiari lekukoa nork hartuko dion erabakitzeke dago oraindik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.