Herrien izendegi berria argitaratu du Euskaltzaindiak

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 10a

Euskaltzaindiak Euskal Herri osoko herri izendegi berria argitaratu du, 1979. urtean argitaratutakoa atzean utziz. Besteak beste, argitalpenak herri guztien euskarazko izena jasotzen du eta bide horretatik, izen ofizial bihurtzen ditu. Horrela, Arrasateren kasuan, izen ofiziala Arrasate izango da, eta ez Mondragoe.

Aurretik existitzen ziren herrietaz gain, 1979. urtetik hona eratu diren herri berrien izenak ere jasotzen ditu argitalpenak. 1998an erabaki zuen Euskaltzaindiak herrien izendegia berritzea, eta hamahiru urte hauetan Onomastika Batzordeak jasotako proposamenak bildu ditu. Gainera, urte hauetan sortu diren 33 herrien izenak ere jaso ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak