838 gaztetxok eman dute izena Kantarin

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko ekainaren 9a

Debagoieneko 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek hiru eta bost pertsona bitarteko 195 talde osatu dituzte, eta hala, 838 gaztetxo izango dira udazkenean egingo den karaoke ikuskizunean parte hartuko duten artistak.

Herrika, talde kopuru hauek apuntatu dira:

  • Arrasaten, 51
  • Bergaran, 42
  • Oñatin, 39
  • Aretxabaletan, 41
  • Eskoriatzan, 9
  • Antzuolan, 8
  • Aramaion, 5

Kantuen zozketa

Hilabete honetan egingo dute kantuen zozketa eta talde bakoitzari egokitu zaion kantua zein den jakinarazteko, mail bitartez mezua bidaliko zaie izena eman dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak