Hezkuntza sailak dirua itzuliko die jangeletako grebak kaltetutako gurasoei

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 9a

Jangela zerbitzurik izan ez zutenei kuota osoa itzuliko diete; zerbitzu minimoak erabiltzeko aukera izan zutenei, kuotaren erdia.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak maiatzaren 2tik 26ra bitartean luzatu zen jangeleko grebak kaltetutako gurasoei dirua itzuliko die. Adostasun batera iritsi dira Hezkuntza saila eta gurasoen federazioa.

Ordainketa ekainaren amaieran

Bi aukera jasotzen ditu akordioak; jangela zerbitzurik izan ez zuten gurasoen kasua, eta zerbitzu minimoak erabiltzeko aukera izan zutenen kasua. Lehenengoei kuota osoa itzuliko zaie, bigarrengoei, berriz, kuotaren erdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak