Brasilgo Movimento Sem Terrak Debagoiena ezagutu du

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 9a

Brasilgo Movimento Sem Terrak (MST) Debagoiena bisitatzen dihardu asteon. Elkarteko lau ordezkari, bi buruzagi politiko eta beste bi teknikari etorrri dira bertora eta besteak beste, elkarrizketak, bisitak eta formazio saio batzuk egin dituzte, ingurua ezagutzeko bisitak egiteaz gain. Bisitaren helburu nagusia harremanak estutzea eta haiek eraiki nahi duten ereduarentzat erreferentziak hartzea da.

MST duela 25 urte sortutako giza mugimendua da eta bere barruan 350.000 familia batzen ditu. Erabiltzen ez diren lurrak berrerabiltzea, nekazaritzaren erreforma eta giza eskubideen berreskurapena dira, besteak beste, mugimenduak dituen helburu batzuk.

Mugimenduak Lanki eta Mundukiderekin batera egin ditu bisitak.

Mundukidek eta Lankik, Esperientzia Kooperatiboa barrutik bizi dutenez, makina bat esperientzia dituzte MSTrekin lotutako eskualde ezberdinetako gizon eta emakumeekin partekatzeko.Horrela, bidelagun onak dira, erakunde indartsuagoak eraiki, giza eta natur baliabideak hobeto erabili eta inguruko giza eraldaketaren alde lan egiteko.

Ondokoak izan dira bertora etorri diren MSTko kideak:

  • Jose Alberto, MSTko buruzagi nazionala. ATESeko komunikazioa eta zuzendaritza arduraduna.
  • Gileno Damscena, ATESeko Foormazio arloko koordinatzailea. Ingeniari agronomoa.
  • Manoel Antonio, ATESeko asistentzia teknikoko koordinatzailea.
  • Jose Wilson, asistentzia tekniko arloko langilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak