Rezusta eta Mendizabal Bergara Hiria finalean izango dira

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 8a

Datorren astelehenean jokatuko dituzte, 19:30ean hasita, Bergara Hiria txapelketako finalak. Lehenago, 18:30ean hasita emakumezkoek paleta erakustaldia egingo dute. Eta, Bergara Hirian ibarreko ordezkariak izango dira, bai 22 urtez azpikoen finalean, eta baita nagusietan ere. 

22 urtez azpikoetan Beñat Rezusta bergararra finalera sailkatu zen martitzenean jokatutako finalerdian, Victor errioxarrarekin batera 22-21 irabazi zieten Jakari eta Irustari. Rezusta eta Victor erraz aurreratu ziren (17-10), baina izugarri kosta zitzaien partidua irabaztea, kontrarioak aurretik ere egon ziren-eta markagailuan (18-19).

Mendizabal, nagusietan
Nagusiek 20:30 inguruan hasiko dute finala, eta Mendizabal badabil poliki-poliki Bergarako pilotalekuari gustua hartzen. Duela hilabete gutxi Lau t'erdikoa irabazi zuen Bergaran, eta astelehenean ere txapela janzten ahaleginduko da, Irureta bikotearekin batera; finalean Untoria (Errioxa) eta Larrañaga (Azpeitia) izango dituzte aurrean.
Martitzeneko finalerdian antzuolarrak eta Iruretak txarto hasi zuten partidua; 6-7 tanto atzetik joan ziren, baina garaiz eman zioten buelta partiduari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak