Bigarren eskuko babestutako etxebizitzek legezko gehienezko prezioa izango dute

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 7a

Babestutako etxebizitzak saltzeko eta erosteko, inmobiliariak bitartekariak izan daitezke. Baina Etxebizitza Sailak zainduko ditu egiten diren eskualdatze guztiak, bereziki, prezioak puztu ez daitezen.

Etxebizitza Sailak esan du bigarren eskuko etxebizitza babestuak saltzeko kontratu pribatuetan prezioak "edozein modutan puzten" dituzten higiezin-agentzien aurka ekingo duela.

Edozein higiezin-agentziak, legez, bitartekari zerbitzuak eskain diezaieke etxebizitza babestu bat saldu edo erosi gura dutenei, baina, beti, Babes Ofizialeko Etxebizitza kalifikazioa duten etxebizitzak saltzeko dauden baldintzak errespetatu beharko dituzte.

"Etxebizitza Sailak konfiantza du agentziongan, prozedura zorrotz errespeta dezaten eta behar bezala informatu diezaieten, bai jabeei bai erosle izan daitezkeenei, salmenta-prezioa finkatzeko dauden mugez eta erosleak bete behar dituen baldintzez", esaten du Sailak. Baldintza horietako batzuk hauek dira: gehienezko salmenta prezioa inoiz ezingo da izan Eusko Jaurlaritzak arauz ezarritako prezioa baino handiagoa; eta erosleek ezin izango dute izan arauak ezartzen dituen gehienezko irabaziak baino handiagorik.

Hala, Etxebizitza Sailak begiratuko ditu salerosketa guztiak, eta bere oniritzia beharko dute operazio guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak