Kantarin parte hartu behar duten gaztetxoen gurasoekin bilerak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko ekainaren 6a

Bilera informatiboak egingo ditugu Kantarin parte hartu behar duten gaztetxoen gurasoekin. Astelehenean, Oñatiko Gaztelekuko sotoan eta Aretxabaletako Arkupen izango dira, 18:30ean. Aretxabaletako bilerara joan beharko dira baita ere Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako gurasoak. Gaur, martitzena, Arrasaten eta Bergaran izango dira.

Arrasateko Kulturaten eta Bergarako Kultura etxean izango dira batzarrok 18:30ean gaur ere. Arrasatekora joan beharko dira baita ere Aramaioko gurasoak eta Bergarakora Antzuolako eta Elgetako gurasoak.

Batzarretan azalduko dugu zein izango den aurtengo Kantariko dinamika. Koreografien bideoak zugaz.com atarira igoko ditugula adieraziko dugu eta jarraitu beharreko pausuak zehaztuko zaizkizue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak