Bailarako gazteak elkartasunaren eredu

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 3a

Herrialde pobretuetako pertsonen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko, 500 euroko diru ekarpena egin dute Arizmendi ikastolako gazteek. Santa Teresako 6. mailako ikasleek eta Almeneko 5. mailakoek egin dute hori.

Almenekoek, itsulapikoan aurreratu duten dirutik egin dute ekarpena eta Santa Teresakoek, berriz, etxetik materiala ekarri eta merkatua antolatu dute, haur, guraso, familiako kide eta irakasleen artean saltzeko.

Mundukide Fundazioak Mozanbiken arrakastaz martxan dituen programetarako izango dira 500 euro horiek. "Bakoitzak bere neurrian, denok dugu elkartasunez jokatzeko aukera" adierazi dute Mundukidetik, bertako gazteen jokaeraren inguruan.

Bi taldeetako ikasleek, Garapen Lankidetzako gaia landu eta gero, ekimen ezberdinak antolatu dituzte eta horietako bat izan da diru ekarpena egitea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak