Udalen zorpetzea: Bergara, zenbaki gorriekin; Aretxabaleta eta Gatzaga, bikain

Leire Kortabarria 2011ko eka. 3a, 16:38

Debagoieneko udalek 25 milioi pasatxoko zorra dute. Zor handiena Bergarak dauka, eta EAEn 10 milioitik gora zor dituzten zortzi udalerrien artean dago, 10.176.000 eurorekin. Aretxabaleta eta Leintz Gatzagak ez dute zorrik.

Bergarako alkateak, agintaldiko azken Osoko Bilkuran, astelehenean, adierazi zuen Udalaren zorpetze mailaren gainean, agintaldi honetan, 1,5 milioi eurotan murriztu dutela zorra. Gipuzkoako Diputazioko datuak erabili zituen hori esateko.

Osterantzean, Espainiako Ekonomia Ministerioak eman ditu aditzera udalerrien zorraren gaineko datuak. Horien arabera, honako kopuruak zor dituzte bailarako udalek (kopuruak eurotan):

  • Antzuola: 2.448.000
  • Aretxabaleta: 0
  • Arrasate: 5.074.000
  • Bergara: 10.176.000
  • Elgeta: 1.029.000
  • Eskoriatza: 2.265.000
  • Leintz Gatzaga: 0
  • Oñati: 4.042.000

Ekonomia Ministerioaren arabera, EAEko udalek 640 milioiko zorra dute, eta foru aldundiek, 1.573 milioikoa.

Zor handiena Bizkaiko Foru Aldundiak dauka (949 milioi); gero, Arabakoak (ia 339) eta Gipuzkoakoak (285).
Udal zorpetuena Gasteizkoa da (140 milioi euro); gero, Donostiakoa (90 milioi). Bilbokoak hiru milioi zor zituen eta dagoeneko kitatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak