Aitzinetapa (5,4 km), erlojupeko luze bat (42,5), bost etapa mendatean bukatuta eta esprinterako aukera bakarra. Hori eskaintzen du aurtengo Dauphinek. Velasco arrasatearrak (Euskaltel) eta Irizar oñatiarrak (RadioShack), Debagoienean ditugun ziklista profesional biek parte hartuko dute. Seguruenik, euren liderrendako egin beharko dute lan, baina Velascok mendiko etaparen baten eta Irizarrek aitzinetapan eta erlojupekoan lan polita egin dezakete. Domekan (hilak 5) Saint-Jean-de-Mauriennen hasi eta astebete geroago (hilak 12) bukatuko da, lehen mailako La Toussuire mendatean. Iaz, Irizarren taldekide Brajkovicek irabazi zuen proba.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.