Txanda bakoitzean gutxienez kopuru hori ez egoteak segurtasunean eragina izan dezakeela uste dute. "Normalean, ez da ezer gertatzen, baina Egubakoitz Santuan bi suhiltzaile bakarrik zeuden Oñatin, eta sutea egon zen Arrasaten. Legazpiko suhiltzaile bati deitu behar izan zioten. Bada, sute bat hiru suhiltzailerekin itzaltzea arriskutsua da, guretako eta etxe barruan daudenendako", diote.
Bizkaikoak baino okerrago
Suhiltzaileek beste kexa bat ere badute: Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen lan baldintzekin duten aldea. "Bizkaiko parkeetan, gutxienez, sei edo zortzi suhiltzaile daude txanda bakoitzean, egutegi-ordutegi hobea dute eta guk baino %18 gehiago kobratzen dute", esan digute.
Maiatzaren 22ko hauteskundeko emaitzek Foru Aldundian aldaketaren bat ekar dezaketela kontuan hartuta, arazoa konpontzeko esperantza badute