Ehun langabe gutxiago dago bailaran

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 2a

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur eman dituen datuen arabera, Debagoienean 99 langabe gutxiago dago. Apirila 3.076 langaberekin bukatu da bailaran (%9,93); martxoa 3.175 langaberekin bukatu zen (%10,24).

Herri guztietan, Elgetan izan ezik, langabe gutxiago dago; eta Elgetan, 43tik 44ra bakarrik pasatu dira.

Hauek dira, herriz herri, apirileko datuak (langabeak eta langabezia tasa, hurrenez hurren):

  • Antzuola: 86 (%9,45)
  • Aretxabaleta: 308 (%9,54)
  • Arrasate: 1.290 (%11,15)
  • Bergara: 779 (%10,86)
  • Elgeta: 44 (%8,94)
  • Eskoriatza: 197 (%9,48)
  • Leintz Gatzaga: 5 (%3,76)
  • Oñati: 367 (%6,79)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak