Debagoienean 42.673 litro olio batu dira

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Maiatzera arte Debagoienan 42.673 litro olio batu dira. Kopuru guzti horretatik 26.081 litro Arrasaten batu dira. Mankomunitateko arduradunen esanetan, sistema Arrasaten "oso emaitza onak" izaten ari da. Debagoienan, Arrasate sartu gabe, 16.592 litro olio bildu dira.

Hona hemen puntuz puntu Arrasaten olio gehien biltzen diren puntuak:

  • Udal plaza:4.384
  • Inazio Zuloaga: 3.622
  • Zigarrolan:3.528
  • Zaldibar: 3.162
  • Eroski:2.692
  • Legargain:2.068
  • Erguin:1.402
  • Garagartza:516
  • Gesalibar-Santa Ageda:395
  • Bedoña:344

Guzti horrekin, araztegian 26.081.000 litro ur aurreztu da eta energian ere aurreztu egin da (508.511 Kw). Dirutan kalkulatuz, araztegian 65.202 euro aurreztu dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak