Eko3r-k eta Kutxak 3.100 ontzi banatuko dituzte Debagoienean, berriro

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Eko3r-k eta Kutxak landare olioa birziklatzeko 3.100 ontzi banatuko dituzte Debagoienean. Ekimena Arrasaten jarri zen martxan (2010eko martxoan) eta aurten, urtarrilean, Debagoieneko herri guztietara hedatu zen, edukiontziak han eta hemen ipiniz. Orain, ostera ere, ontziak banatuko dira udaletxe guztietan, herritarrek birziklatzeko. Kutsagarria den hondakina birziklatzeko bideak eta baliabideak herritarren eskura jarrita, ekimenaren helburua jasangarritasuna sustatzea da.

Ontzien banaketa bihar (ekainak 3) egingo da eta ondorioz, ontzia ez duen herritarrak dagokion udaletxera joan beharko da haren bila.

Hona hemen herriz herri banatuko diren ontzi kopurua:

  • Arrasate: 1.103
  • Elgeta: 53
  • Aretxabaleta: 334
  • Leintz-Gatzaga: 14
  • Eskoriatza: 204
  • Oñati: 5544
  • Bergara: 740
  • Antzuola: 108

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak