Duela 30 urte inguru hasi zen Alcer-Gipuzkoa organu emaitzari buruzko kanpainak egiten. Izan ere, gaur egun, %10ak muzin egiten dio organuak emateari. "Momentu honetan EAEn 2.600 pertsona bizi dira trasplantatutako organu batekin -1.5000 giltzurrunarenak, 850 gibelarenak, 170 bihotzarenak eta 75 birikenak- baina itxaron zerrenda 120 eta 125 pertsonakoa da", gaineratu du Alcer-Gipuzkoak.
Guztira, zapatuan eta domekan, hogei mahai informatibo jarriko ditu elkarteak. "Debagoienan ez dugu jarriko, ezin dugu. Izan ere, bertoko gaixoak, organu bat trasplantatuta dutenak, Gasteizera joan behar dira, mahaietan egotera. Zoritxarrez ez gara toki guztietara heltzen".