Bestalde, aurten hainbat errekor hautsi ditu. Maiatzaren 23a, Hauteskunde biharamuna, izan zen Goiena.net-en bisitari eta orrialde bisitatuen inoizko errekorra. 41.410 orrialde bisitatu ziren eta 7.425 bisitari edo erabiltzaile izan zituen Goiena.net-ek egun horretan.
Aurten, ondoko beste egun hauetan ere erabiltzaile eta orrialde bisitatu asko izan ditu Goiena.net-ek (bisitariak / orrialde bisitatuak):
- Apirilak 14 (Korrika): 5.205 / 37.140.
- Martxoak 30: 5.167 / 21.097.
- Maiatzak 30 (Mundumira biharamuna): 4.668 / 22.893.
- Apirilak 18 (Hautagaien zerrenda): 4.623 / 25.399.
- Maiatzak 22 (Hauteskunde eguna): 4.624 / 28.309.
- Martxoak 7 (Aratusteak): 3.588 / 25.753.
Esan bezala, gero eta jende gehiago sartzen da Goiena.net.en. Astean barrena ditu erabiltzaile gehien eta astelehena izan ohi da bisitari eta orrialde bisitatu gehieneko eguna. Halere, asteburuetan ere geroago eta gehiago dira eta joera da gero eta orrialde gehiago bisitatzekoa zapatu eta domeketan.
Gaur egun, asteko egunetan, batezbeste, 4.000 erabiltzaile ditu Goiena.net-ek egunero eta 17.500 orrialde ikuskatzen dira egunero. Aurtengo maiatzeko datuak dira.

12.000 ikusle Gipuzkoan
Goiena telebistak ere datu ikusgarriak lortu ditu Gipuzkoan. Izan ere, 12.000 lagunek ikusten dute egunero Goiena telebista lurraldean, CIESen arabera. Gero eta gehiago dira Debagoienetik kanpo Goiena telebista ikusten dutenak, Euskaltelen kableari esker. Hala, Gipuzkoan gehien ikusten den bigarren tokiko telebista da Goiena, Teledonostiren atzetik (23:000) eta Gipuzkoa Telebista (7.000), Goierri Telebista (6.000) edo Hamaikaren (6.000) aurretik. Debagoienean, 5.000 lagunek ikusten dute Goiena telebista egunero. Antena 3 (4.000) edo TVE2 (1.000) kateen aurretik eta ETB1 edo Cuatroren antzera (6.000).

Paperekoen artean nagusitasuna sendotuz
Bestalde, GOIENA da paperekoen artean irakurriena Debagoienean. Alde nabarmenarekin, gainera: 32.000 irakurle ditu. Bigarren irakurrienak, El Diario Vasco-k, 19.000 irakurle ditu gure eskualdean. Atzetik datoz Gara (5.000), Berria (3.000) eta Noticias de Gipuzkoa (3.000). CIES erakundearen 2011ko lehen neurketatik, udaberrikotik, ateratako ondorioak dira. GOIENA paperak, Gipuzkoan, 35.000 irakurle ditu. Laugarren papereko irakurriena da lurraldean. El Diario Vasco, Hitza eta Gara-ren atzetik.
Oso datu onak dira guztiak ere Goiena taldeko hedabideendako. Goiena egiten dugun guztion partetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu, Goienaren telebista, internet edota paperekora jotzen duzuen guztioi, euskaraz informatu, formatu eta entretenitzeko aintzat hartzen gaituzuelako.