Baldintza txarretan ere, eguna "handia" izan zelan esan zuten mendizaleek. "Orduak eta orduak lanean eman eta gero hainbeste kilometro egitea lortu dugu". Eta ez da gutxiago ere. Zero azpitik 28 graduko tenperaturarekin, BAT Basque Team Desafioko kirolariak egindakoaz asetuta daudela diote.
Azken egun hauetan eguraldi ona, "orain arteko onena", eduki eta gero, gaur 50 kilometro orduko haizea espero dute. Adituen esanetan, egoera hori ez da egokia mendizaleentzat. "Kometak erabili ahal izateko gehiegizko haizea da hori".