Europar Batasuneko araudiaren arabera mendi alde deitzen zaie lurraz baliatzeko aukerak erabat murriztuta edo lurra lantzeko kostuak nabarmen garestiak dituzten sailei.
Ia Gipuzkoako lurralde osoa mendi alde edo alde kaltetua da gaur egungo araudiaren arabera. Hala, eta, hartaz, landa alde horiek garapen osoa izan dezaten, dagozkien neurriak hartu eta jarduera programak erabaki behar direla azaldu du Landa Ingurunearen Garapeneko departamentuak. Asmoa da, landa aldeek garapen osoa izatea.
Helburuak
- Oinarrizko azpiegiturak.
- Hornidurak eta zerbitzuak sortu eta hobetzea (landa bideak, elektrizitatea, edateko ura, telekomunikazioak, eskola garraioa, e.a.).
- Kalitateko bertako produktuak merkaturatzea.
- Lana eta diru sarrerak gehitzearren landa aldeetan jarduera motak ugaritzea.
- Balio historiko eta artistikoa, etnografikoa edo kulturala duen landa aldeko ondarea babestea.
- Baserri giroko turismoa eta eskulangintza bultzatzea.
Diru-laguntzak
Diputatuen Kontseiluak onartu du Eskualdeetako Landa garapeneko 2011ko programa; Hala, ondorengo elkarteek diru-laguntza hauek jasoko dituzte:
BEHEMENDI 280.067,18 €
DEBA-GARAIA 240.993,46 €
DEBEMEN 304.000,04 €
GOIMEN 247.670,90 €
TOLOMENDI 242.425,40 €
URKOME 380.843,02 €