Kanpaina berezi hori bihar hasi eta aste bukaera osoan egingo du Eroskik bere saltoki guztietan.
Honakoa esaten du: "Osasun agintariek eta Espainiako Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Erakundeak (AESAN) esan dute bertako pepinoa eta gainerako barazkiak ohi bezala kontsumitu daitezkeela, gertatzerakoan garbitzeko edo zuritzeko betiko gomendioak jarraituta".
Krisiari ere erreferentzia egiten dio: "Alemanian gertatu diren kasuengatik, ekoizle andaluziarrek pepino, tomate, barazki eta fruta toneladak dituzte gordeta, nazioarteko merkatuetara esportatzeko dituzten zailtasunengatik".
Eroskik Andaluziako eta, oro har, Espainiako ekoizleen alde egitea erabaki du, bere "ohiko politika" jarraituta: "Andaluziako nekazariekin batera", Espainiako barazkiak saltzea "sustatuko" du, "orain arte bezala, produktu horiek seguruak eta kalitatezkoak izaten jarraitzen dutela" ulertzen duelako.