Bihar amaituko dituzte Elorregiko biribileko lanak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 31

San Prudentzioko biribilean egiten diharduten lanak asteon amaituko dituzte. Oñatiko ur zikinak batzeko, Zubillagatik Epeleko araztegira eroaten diharduten hodiak sartzeko lanak direla-eta, biribilean trafiko aldaketak egin dituzte. Astebete eman dute hodiak errepide azpitik pasatzen. Puntu horretan, lanak bihar amaituko dituztela adierazi dute Edar-Epele enpresa elkarteko arduradunek.

Elorregiko biribileko lan horiek amaitu ostean, geratuko da azken lanak egitea. Hain justu ere: Elorregiko biribiletik Arrasterako noranzkoan, trenbide zaharreko lehen tuneleraino; 100 bat metro. Hori egin ostean, Zubillagatik Arrasterainoko bidegorriari azken egokitzapenak egingo dizkiote. Lan horiek, baina, Gipuzkoako Diputazioari dagozkie eta lauzpabost hilabeteren ostean hasiko dituzte. Egitekoen artean, San Prudentzioko bidegurutzean, errepide azpitik zeharkatzeko tunela, besteak beste.

Osterantzean, Epeleko araztegiko lanak amaituta daude eta, esan bezala, azken lanak geratzen zaizkie Zubillagatik araztegira ur zikinak eroateko hoditeria guztia egiteko. Ekainean amaituko dituzte lan horiek Edar-Epele enpresa elkarteko arduradunek aditzera eman dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak