Etxebiderekiko tramiteak Internetez egin ahalko dira

Leire Kortabarria 2011ko mai. 30a, 19:18

Etxebiderekiko tramiteak Internet bidez egin ahal izango dira uztailetik aurrera, bere webgune berrituak horretarako aukera emango du-eta. Horrela bada, Etxebizitza Sailaren egoitzetara joan beharrean, etxetik egin ahal izango dira izapideak. Hori da Etxebideren webguneak dakarren abantaila berririk garrantzitsuena.

Webgune berritua aurkeztu du Etxebizitza Sailak gaur eguerdian, eta Ana Telleria aholkulariak erabiltzaileek dagoeneko gozatu ditzaketen beste berritasun batzuk azaldu ditu: besteak beste, webgunea gaurkotu egin dute; bertan zeuden azalpenak argitu dituzte; zenbait zerbitzutara sartzeko bidea samurtu egin dute; eta gai eta kasuistika berriak sartu dituzte.

Webgunearen helbidea www.etxebide.euskadi.net da, baina lehengo URLa sartuta (www.etxebide.info) ere hara ailegatzen da.

Tramitazioak errazteko bidean

Horrez gain, Telleriaren esanetan, zerbitzu telematikoa hobetzeko eta tramitazioak errazteko lanean dabiltza.

Etxebideren webgunean, datozen etxebizitzen zozketen berri jaso daiteke, norbere espedientea kontsultatu, edo babes ofizialeko etxebizitzak trukatzeko poltsan parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak