Enpresak hobetzen doaz, baina ez dira nahi adina lehiakorrak, dio Adegik

Leire Kortabarria 2011ko mai. 30a, 13:28

Hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko azken epea bukatzeko gertu dagoenean –oraingo astea dute epemuga–, Adegik, Gipuzkoako enpresaburuak batzen dituen erakundeak, Eduardo Zubiaurre bere presidentearen ahotan, soldatak produktibitatearekin lotuta egotea ezinbesteko neurritzat jo du Gipuzkoako enpresek bizi duten "kinka larria" gainditzeko; alegia, enpresok lehiatzeko dituzten "zailtasun handiak". Adierazpen horiek egin zituen Zubiaurrek joan den eguenean, Adegiren batzar orokorra ixteko ekitaldian.

Gipuzkoako egoera ekonomikoaren analisia eta enpresaburuei egindako inkestaren emaitzak ere joan den astean aurkeztu zituen Adegik, eta lurraldeko ekonomiaren aurpegia eta gurutzea azaldu ziren.

%21 gehiago esportatu

Hasteko, Zubiaurrek esan zuen honakoa izan zela Adegi sortu zenetik egin duten lehenengo Urteko Batzarra ETAren "estortsioaren mehatxu eta xantai" barik. Hauteskunde osteko giroan, esan zuen Adegik "beharrezkoa" duela "gobernu egonkorra".

Batzarraren eta Adegik egin duen analisiaren edukiei dagokienez, albiste onekin hasi zen Zubiaurre; Adegiren arabera, lehenengo hiruhilabetean 2008an –Gipuzkoako esportazio bolumen handieneko urtea– adina esportatu da, eta %21 handitu dira. Industria jarduera ere bere onera bueltatzen hasi da, %3,5 hazi baita epe horretan. Bi motore horiei esker, aurreko hiruhilabetetik hona %0,3 hazi da Gipuzkoako ekonomia. Adegik uste du BPGa %1 handituko dela aurten, eta urteko bigarren erdian lanpostu garbiak sortzen hasiko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak