Deia egunkariaren arabera, Cebek enpresaburu bizkaitarren elkartearen babes ia osoa du Lujuak. Gaineratzen duenez, Cebek-ek ahalegin handiak egin ditu ahalik eta kontsentsu handiena izango duen hautagai bat proposatzeko.
Cebek-en Zuzendaritza Batzordeak 32 kide ditu eta, Deiak argitaratu duenez, gehienak Lujuaren alde daude; asmoa da Confebask-en etorkizuneko erronkei eusteko pertsona egoki bat topatzea.
Enpresa munduan oso ospe ona du Miguel Angel Lujuak: oso profesional eta kudeatzaile ontzat dute, eta bere esperientzia handia baloratzen dute, bai metalgintza industrian, bai lan-mutuetan.