H1!ek ekainaren 4an egingo du Batzar nazionala. Zuzendaritzak alderdikideekin aztertuko du etorkizuna, eta ez dute baztertzen aukera bat bera ere. Ondoren, uztailaren 16an egingo duten ez ohiko batzarrera eroango dituzte proposamenak, azken erabakia hartzeko.
Iñaki Galdosek eta H1!eko beste buru batzuek atzo egin zuten hauteskunde osteko balorazioa hedabideen aurrean. Galdosek esan zuen herritarrek ez dutela ulertu eta aintzat hartu H1!en mezua eta "ulertu dutenek ez dute gustuko izan".
Bilduren "tsunamiaren" gainean, zera esan du Galdosek: koiuntura konkretu batean lortutako emaitzak direla, azkeneko urteetan ezker abertzaleak jasan dituen legez kanporatzeen ostean etorri direnak.