Monika Belastegik gidatzen duen Goiena Telebistako 'Tertulia'n, hauteskundeetako emaitzak eta paktu posibleak izan zituzten hizpide atzo –eguaztena– Lore Martinez, Aintzane Oiarbide, Larraitz Ugarte eta Marijo Deograciasek –saioko ohiko solaskideek–, eta EAJko batzarkide Oiarbide bere alderdiko buruen ildo beretik mintzatu zen. Esan zuen Bildurena dela Gobernua osatzeko erantzukizuna, EAJk ez duela PP eta PSE-EEren frontean parte hartuko, jeltzaleentzat ezinbestekoak direla akordio programatikoak eta Donostiako hurrengo alkatea abertzalea izango dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.