EITBk eman du adierazpen horien berri, bere webgunean.
Zubiaurrek azpimarratu du Gipuzkoak Aldundi "egonkorra" behar duela, "ekimena hartzeko gaitasuna" izango duena eta "enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresen eta enpresarien beharrekiko sentsibilitatea izango duena".
Adegiren presidenteak Donostian eman duen prentsaurreko batean azaldu duenez, "erabat" errespetatzen du "Gipuzkoako herritarren borondatea", Bilduk hauteskundeetan lortu dituen emaitzen harira.
Zubiaurrek azpimarratu du Bilduk "zilegitasun" osoz lortu duela alderdi bozkatuena izatea eta "onartu" egin behar dela. Horren aurrean, erakundeei "lurraldeak dituen erronkak proposatzea besterik ez zaigu geratzen, gure lehiakortasuna hobetzeko eta herritarren ongizatea helburu", gaineratu du.