Andoni Azkargorta da Aloñako entrenatzaile berria

Xabier Urtzelai 2011ko mai. 25a, 12:30

Andoni Azkargorta antzuolarrak entrenatuko du Aloña mendi taldea. Astelehenean, Harmailatik saioan ez zuen ezer aurreratu nahi izan, Eibarkoek halaxe eskatu ziotelako. Baina, askoren ahotan zebilena publiko egin da, Eibar utzi eta ohorezko erregional mailara itzuliko da, ondo ezagutzen duen kategoriara.

Eibarko ohorezko gazte mailako taldean egin du Andoni Azkargortak azken denboraldia: "Eta urte polita izan da, gazteekin lan egitea ezberdina da, eta Eibarren igartzen da emaitzak lortzeko presioa. Baina urte positiboa izan da". Aloña Mendi, baina, behin baino gehiagotan ahalegindu da Azkargorta fitxatzen. Gorritxoek Aitor Oruetarekin egin dituzte azken hilabeteak, kirol zuzendariak entrenaile postua bete behar izan zuelako, Pablo Diez ordezkatzeko. Oruetaren esanetara Aloñak lasaitasun postuetara egin zuen salto, eta orain Azkargortak beteko du Oruetaren lekua, Oru tekniko lanetara itzuliko delako.

Azken egunotan Azkargortak hainbat eskaintza izan ditu, baina ordurako talde oñatiarrarekin konprometituta zegoen, eta lehenbailehen hasiko dira datorren denboraldia prestatzen.

Ibarreko taldeak ondo ezagutzen dituena

Andoni Azkargorta futbolzale amorratua da, futbolagatik gaixotzeko kapaza den horietakoa. Antzuolako taldean hasi zen entrenatzaile lanetan, eta ordutik Agorrosinen eta Mojategin  egin ditu entrenatzaile lanak, Bergara eta Mondra entrenatuz. Aurtengo denboraldian, Igor Gordobilekin batera Eibarrera egin du, eta Azkargortak ohorezko gazte mailako taldea zuzendu du. Taldeari kosta egin zitzaion emaitzak batzen hastea, baina azkenean ondo amaitu dute denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak