Kutxak 16,5 milioiko irabazi finkatua lortu du

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 24a

Kutxak bete egin du aurrekontuan esandako helburua, 16,5 milioiko irabazi finkatua lortu du-eta lehen hiruhilekoan. Horrela jakinarazi du erakundeak prentsa ohar baten.

Gipuzkoako Kutxa lehena da kaudimenean (solbentzian), %13,18ko core kapitalarekin
eta %13,59ko kapital printzipalarekin. Bestalde, interes-marjina gutxiago txikitu da Kutxan, finantzen sektorean orokorrean baino: erdia, Kutxak esan duenez.

Aurrezki erakundeak gaineratu du "Gizarte Ekintzarekiko konpromisoari eutsi" diola, martxora arte 12,7 milioi euro kudeatu dituelako arlo horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak