"Udal bizitzan emango diren lehenengo urratsak bideratzen laguntzeko asmoarekin argitaratu dugu liburua", esan du Eudelek. Lege testuingurua eta testuinguru teknikoa, kudeaketa sistema eta erabakiak hartzea eta antolaketa egitura dira, besteak beste, eskuliburuak jorratzen dituen puntuak. "Udal politikak eta toki gobernantzak ere zerrendatzen dira".
Eskuliburuarekin batera Gobernagarritasunerako akordioa ere zabaldu du Eudelek. "Horretan Eudelen hainbat gomendio jasotzen dira, bereziki Udal karguen estatutua definitzeko ordurako eta oinarrizko zenbait ordainketa egiteko".