Gorakada nabarmenen artean Oñati eta Bergara daude. Horietan %9,74 eta %8,04 igo da parte-hartzea, hurrenez hurren.
Espainiako Barne Ministerioak 14:24rako egindako datu bilketari jaramon eginda, 2007ko udal hauteskundeekin alderatuz aurten parte-hartzea igo egin da bertoko herri guztietan, Leintz-Gatzagan eta Elgetan izan ezik. Hona hemen orain arteko datuak herriz herri: Aretxabaleta %36,61 (2007an %33,52), Arrasate %34,03 (%33,29), Antzuola %34,09 (%33,79), Bergara %37,42 (%29,38), Elgeta %46,85 (%48,04), Eskoriatza %36,96 (%34,41), Leintz Gatzaga %42,08 (%45,15), Oñati %42,97 (%33,23) eta Aramaio %46,18 (%43,37).
Gorakada nabarmenen artean Oñati eta Bergara daude. Horietan %9,74 eta %8,04 igo da parte-hartzea, hurrenez hurren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.