Gurutze Gorriak mugikortasun arazoak dituztenei bozka bermatzeko lau eskaera jaso dituzte: hiru Bergaran eta bat Oñatin.
Aretxabaletan adin guztietako jende asko hurbildu da goizeko lehen orduan bozkatzera. Bilduko, Aralarreko eta PSE-EEko zerrendaburuek bozkatu dute dagoeneko. Eskoriatzan helduak izan dira lehenak hauteslekuetara hurbiltzen. Horretan, Foru Hauteskundeetarako inkestak egiten dabilenak Bildu eta EAJ lehenengo eta bigarren postuetan doazela esan du, hurrenez hurren. Oñatin erritmoa "motel" badoa ere, Bergaran "jende asko" gerturatu da hauteslekuetara.
Gurutze Gorriak mugikortasun arazoak dituztenei bozka bermatzeko lau eskaera jaso dituzte: hiru Bergaran eta bat Oñatin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.