Gaztetxo gehienen asmoa irabaztea baldin bada ere, Gorka Gabilondo Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileak esan digu euren helburua dela saskibaloi zaletasuna bultzatzea eta gaztetxoek parte hartzea. Izan ere, 3X3 saskibaloi txapelketan gaztetxoek ondo pasatzeko aukera izateaz gain, inguruko herrietako lagun berriak egiteko momentu aproposa ere izaten dute.
Ikasleek urte guztian zehar kirol aukera anitzak izaten dituzte, eta nahiz eta azken urteotan saskibaloia suspertu egin den, talde kirol honekin saskibaloia bezalako gutxienen kirola indartzen laguntzen dute horrelako ekimenek.
Koordinazio lana
Esan dugu 580 neska-mutikok hartu zutela parte aurtengo 3X3 saskibaloi txapelketan eta horiek guztiak koordinatzeko lan handia egin behar izan zuten antolatzaileek eta beste hainbat lagunek. Guztira 50-60 lagun inguru ibili dira ekimena aurrera ateratzen.