Herriz herri, hauek dira botoa emateko eskubidea dutenak:
- Antzuola: 1.708
- Aramaio: 1.197
- Aretxabaleta: 5.325
- Arrasate: 17.941
- Bergara: 11.649
- Elgeta: 869
- Eskoriatza: 3.206
- Leintz Gatzaga: 202
- Oñati: 8.822
Herri gehienetan, hautesleku bakarra dago; kasu batzuetan, hautestontzi bakarra ere bai. Hori da Leintz Gatzagaren eta Elgetaren kasua. Bi herrietako biztanleek udaletxean emango dute bozka.
Aretxabaletan, hautesleku bakarra dago, baina zazpi hautestontzi; Antzuolan eta Aramaion, bi; eta Eskoriatzan, lau.
Hautesleku bat baino gehiago dituzte hiru herrik: Oñatik (bost), Bergarak (bost) eta Arrasatek (sei).
Lekuz aldatu dituzte batzuk
Eta 2009ko hauteskundeetatik hona, leku-aldaketa batzuk ere egon dira:
Arrasaten, bi hautesleku berri daude, beste biren trukean: orain arte Bedoñabeko herri eskolan bozkatzen zutenek Etxaluzera joan beharko dute aurten, eta Musakolakoan zutenek mahaia Arrasate Institutuak kiroldegi ondoan duen egoitzara joan beharko dute.
Orain arte hauteslekua seminarioan zuten bergararrek aurten frontoira joan beharko dute bozkatzera.
Eta Aretxabaletan, Txarapea Ibilbidea berria da, eta bizilagunek 4. sekzioan bozkatuko dute lehen aldiz, auzoetako hautesleen leku berean.