Bertsopaper lehiaketan hauek izan ziren gaiak: lore sorta bat biltzen ari naiz eta etxeko balkoian baratza txiki bat egokitu dugu. Neska-mutilek gai horiek oinarritzat hartuta, bertsoak idatzi behar izan zituzten, eta gehienek Maritxu nora zoaz bezalako doinu ezagunak erabili zituzten bertsoak idazteko. Beste batzuek, berriz, habanera doinuak hartuta saiatu ziren euren bertsoak idazten, eta bat baino gehiagok ez zuen izan denborarik bertsoak bukatzeko, irakasle baten esanetan.
Bat-bateko saioa
Bat-bateko saioan ez zen Debagoieneko ordezkaririk izan, aurten ez duelako inork izenik eman. Donostiako, Urretxuko eta Alegiko gazteek hartu zuten parte eta bertso saio arruntetan bezala jendearen aurrean bat-batean bota ziztuzten bertsoak.
Gaztetxoak pozik
Parte hartu zuten gaztetxoak oso gustura ibili ziren. Mikel Mendizabal Ikastolen elkarteko bertsolaritzako koordinatzaile arduradunak hauxe esan zigun: "Eurendako gauza berria da eta gogoz hartzen dute; gustura etortzen dira".
Hirugarren kanporaketa
Guztira, lau kanporaketa egin behar dituzte txapelketan eta Oñatikoa hirugarrena izan da.
Finala Azpeitian izango da ekainaren 3an.