Aurtengo Ehunmilak probak eramango ditu, berriro, mendizaleen indarrak mugaraino. Ibilbide luzea aukeratzen duenak 168 kilometro izango ditu betetzeko (11.000 metroko desnibel positiboa). Eta, ibilbide motza aukeratzen duenak 88 kilometro. Hala, maiatzaren 31 da izena emateko azken eguna, jakinda, proba horretarako izena ematea ez dela azken unean okurritu ahal zaigun zerbait, hilabeteetako entrenamendua behar delako.
Probaren gaineko informazioa, eta izenematea, hemen.