Gainera, 2009koak baino emaitza okerragoak dira hauek: iaz 75,6 milioi galdu zituen, eta aurten, %12,7 gehiago.
Taldearen galera kontsolidatuak 64,6 milioikoak izan dira, aurreko ekitaldikoak baino zertxobait hobeak: 68,9 milioikoak izan ziren haiek.
Prentsa ohar baten bidez, Eroski Taldeak esan du emaitza horiek nazioarteko kontabilitate arauek agintzen duten operazio batek "oso baldintzatuta" daudela. Arau horiek behartuta, 70,5 milioi euroko gainkarga dutela esan du Eroski Taldeak.
CNMVri bidalitako datuen arabera, taldearen negozioei dagokien zenbateko garbia 7.377,9 milioikoa izan zen, urte-arteko tasan %3 gutxiago.