180 neska-mutiko eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketan

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 18a

Egubakoitzean, hilaren 20an, jokatuko dute Txantxiku ikastolan kanporaketa. Arrasate, Aretxabaleta, Elgoibar, Urretxu eta Oñatiko bertso eskoletako ikasleek bertsopaperen lehiaketan, 15:00etatik 16:00etara. Ondoren, Santa Ana antzokian bat-bateko saioa egingo dute Donostiako, Urretxuko eta Alegiko 14-18 urte arteko zortzi gaztek. Bat-bateko saioa 16:00etatik 18:00etara egingo dute.

Euskal Herriko Ikastolen elkarteak urtero antolatzen du eskolarteko bertsolari txapelketa. Hainbat fase egiten dituzte, eta finala Kilometroak jaia antolatzen duen herrian jokatzen dute. Aurtengoa Azpeitin egingo dute ekainaren 3an. Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak